156. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Legarra erauzteko “La Arena” meatzaritza proiektua Buñuelgo udal-mugartean. Jendaurrean jartzea

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, bere ingurumen eraginaren azterketa eta bere lehengoratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa; eta 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

Jarduerak ukituta gertatzen direnek alegazioak aurkezten ahalko dituzte 30 egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ahal dela Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektroniko Orokorrean, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1 - Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/proyecto-explotacion-minera%20arena-bunuel.

Sustatzailea: Hormigones Beriain SA. Jarduera: legarra erauzteko “La Arena” meatzaritza proiektua Buñuelgo udal-mugartean. Tokia: Buñuelgo udal-mugarteko 5. poligonoko 568., 569. eta 570. lurzatietan.

Buñuelen, 2018ko uztailaren 16an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1809195