1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
65/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Rosalía Vidán Astiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Azterlan Ekonomikoen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Rosalía Vidán Astiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Azterlan Ekonomikoen Ataleko burua, kargutik kentzea.
2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko uztailaren 23an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde, Hezkuntzako kontseilariaren ordez, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 5eko 20/2017 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.
Iragarkiaren kodea: F1809443