155. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu transferentziaren bidezko aldaketa 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Batzar Nagusiak, 2018ko maiatzaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 1.200 euroko kreditu transferentziaren espediente bat, hondakinen 2019ko egutegia egiteko aurreikusitako argazki-lehiaketaren sariek ekarriko duten gastuari aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2018ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 15ean, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

Gastuak gehitzea:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.200,00 euro.

Gastuak gutxiagotzea:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.200,00 euro.

Tafallan, 2018ko uztailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1809194