155. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25ean hartua, Ororbiako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Ororbiako Kontzejuko kide hauek dimisioa emanik –Ezequiel García Rodríguez, Aránzazu Mariñelarena Farea eta Susana Lahera Martíneta jaun-andreak– eta, ondorioz, kontzejuko kideak hiru baino gutxiago direnez, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3.g) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak aipatu kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratu behar du. Kudeaketa Batzordea Foru Komunitateko Administrazioak batzordekideen kopurua osatzeko izendatzen dituenek osatuko dute; hondarreko horiek, hautagaiak aurkeztu dituzten alderdi, federazio, koalizio eta elkarteen ordezkariei entzunda, herrian erroturik dauden pertsona egokien artean aukeratuko dira.

Ikusita zenbait herritarrek –Vicente Beunza Bengoechea, Félix María San Martín Aniz, Miguel Ángel Unzué Ozcoidi eta Pedro Roberto Sagardoy Eseverri jaun-andreek– Kudeaketa Batzorde horretan parte hartzeko prest daudela adierazi dutela, eta ikusirik, bestalde, legeak horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituztela, aipatutakoak izendatzea proposatzen da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Ororbiako Kontzejuko Kudeaketa Batzordean izandako hutsuneak beren burua eskaini duten herritarrekin betetzea. Hortaz, honako hauek osatuko dute batzordea: Jesús Gárriz Ezcurra (batzordeburua), Vicente Beunza Bengoechea, Félix María San Martín Aniz, Miguel Ángel Unzué Ozcoidi eta Pedro Roberto Sagardoy Eseverri (kideak).

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Ororbiako Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1809487