2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Alkatetza beste baten esku uztea
Leozko Udaleko alkate Amaia Ruiz Marcolainek, 2018ko uztailaren 12an, ondotik agertzen den ebazpena eman zuen:
Ikusirik Arrate Febrero Vadillok alkate karguari uko egin ziola, 2018ko uztailaren 5ean, Leozko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztutako idazkiaren bidez.
Kontuan harturik dagokion alkateordeak bere gain hartuko duela jarduneko alkatetza, betiere izendapen ordenaren arabera, ezarritako prozedurari jarraikiz alkate berria hautatu bitartean, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 125.1 artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 46. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraikiz, eta, horren ondorioz, Amaia Ruiz Marcolaini dagokiola kargu hori betetzea Leozko Udalean.
Kontuan harturik izendaturiko alkateordea udalerritik kanpo egonen dela, oporretan, 2018ko uztailaren 13tik 22ra, biak barne.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.
Kontuan harturik Alkatetzak 2015eko ekainaren 15eko Ebazpenean, Leozko Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako aginduak.
Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.
Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Celia Raquel Recalde Murillo bigarren alkateordea izendatzea Amaia Ruiz Marcolain alkateordearen ordezko, 2018ko uztailaren 13tik 22ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpo izanen bainaiz.
Bigarrena.–Aurreko ebazpen zatian ezarritako ordezpenak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen. Nolanahi ere, 2018ko uztailaren 23an, kargura itzultzen naizenean, bukatuko da.
Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen, alkatetza honen ordez ari den bitartean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela errebokatu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzak.
Laugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Leozko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Iratxetan (Leotz), 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L1809168