1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Iruña eta Tafalla artean (Tafalla aldea) errepidetik egiten den erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregularraren zerbitzuaren (NAV-002) aurreproiektuari buruz.
Herri Lanetako zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 710/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi da Iruña eta Tafalla artean (Tafalla aldea) errepidetik egiten den erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregularraren zerbitzuaren (NAV-002) aurreproiektua.
Halaber, erabaki da aurreproiektu hori jendaurrean jartzea 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Horren ondorioetarako, aurreproiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Garraio Zerbitzuko bulegoetan egonen da aztergai (Alondegi kalea, 1, 2. solairua, 31002, Iruña, Nafarroa), 8:30etik 14:30era, egun baliodunetan, astelehenetik ostiralera.
Nafarroako Gobernu Irekiaren Interneteko atarian ere egonen da aztergai: https://gobiernoabierto.navarra.es.
Epe horretan, partikularrek, garraio enpresek, garraiolarien elkarteek eta gainerako entitate publikoek eta pribatuek bidezkotzat jotzen dituzten oharrak aurkezten ahalko dituzte Garapen Ekonomikorako Departamentuan dagoen Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, 31002, Iruña, Nafarroa), edo helbide honetan azaltzen diren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetatik beste edozeinetan: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/Recursos/lugaresPresentacion.htm.Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bulegoetan eta erregistroetan aurkezten ahalko dira, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren Interneteko atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es) adieraziko den helbide elektronikoaren bidez ere bai.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 6an.–Garraio Zerbitzuko zuzendaria, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría.
Iragarkiaren kodea: F1810105