155. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, María Begoña Alfaro Oricáin andrea, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du idazkari tekniko nagusiak Nafarroako Gobernuaren dekretu bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. María Begoña Alfaro Oricáin andrea, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. 2018ko uztailaren 25a izanen da lanpostu horretan aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1809473