1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Garesen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT04672-2 espedientea
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Hidroeléctricas de Vasconia SAren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoari administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzeko:
a) Instalazioaren kokapena: Gares.
b) Helburua: dagoen instalazioa aldatzea, jabetza partikularren gaineko bide zortasunak ekiditeko.
c) Ezaugarri nagusiak: linea elektrikoaren trazadura aldatzea (20-13,2 kV, zirkuitu bakuna), beste euskarri bat eginda, 166 metroko aireko linea ezarrita, kutxatila berria paratuta euskarriaren oinean eta 8 metroko lurpeko linea ezarrita egun dagoen kutxatilaraino. Jabetza partikularreko lurrean dagoen euskarria desmuntatuko da.
d) Aurrekontua: 22.102,49 euro.
Onura publikoaren deklarazioak ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra ekarriko du, eta presako okupaziora behartuko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak ondorioak izan ditzan, eta enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/expediente-sat04672-2), interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun balioduneko epean.
Iruñean, 2018ko uztailaren 20an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
FINKAREN IDENTIF. | UDALERRIA | FINKA - KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | UKIPENA | LUR ZIRKUITUA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) |
Hegala/Kanalizazioa | Euskarriak |
Pol. | Lurz. | Alorra | Luzera (m) | Zabalera (m) | Zortasuna (m²) | | Okupazioa |
1 | Gares | 3 | Arga ibaiko bidegurutzea | | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa. Sagasta pasealekua, 24-26. Zaragoza | 119 | 4,0 | 476,00 | 1 | 16 | 16 | 130,00 |
2 | Gares | 3 | 101 | Larreak | Garesko Udala. Julián Mena plaza, z.g. Gares | 10 | 4,0 | 40,00 | | | | 0,00 |
3 | Gares | 3 | NA-7040 bidegurutzea | | Nafarroako Gobernua (Errepide Zerbitzua) | 22 | 4,0 | 88,00 | | | | 0,00 |
4 | Gares | 3 | | Larreak | Garesko Udala Julián Mena plaza, z.g. Gares | 15 | 4,0 | 60,00 | 1 | 16 | | 150,00 |
5 | Gares | 3 | | Larreak | Garesko Udala Julián Mena plaza, z.g. Gares | 10 | 0,6 | 6,00 | | | | 40,00 |
Iragarkiaren kodea: F1809408