1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25ean hartua, “A-68 autobidearekin eskuineko aldetik paralelo doan nekazaritza-bide bat egokitu eta lotuneak egitea, 87,93 k.p.tik 98,63 k.p.ra bitarte” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, Tuterako Udalak nahitaez desjabetzeko.
Nekazaritzako ibilgailuak zailtasunik gabe ibiltzeko bide seguru bat egokitzeko eta sortzeko, Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legeak partida hau gehitu du 255.223 euroko zuzkidurarekin: 720000 71500 7609 414400 (E) partida, “Tuterako Udalarentzako diru-laguntza A68aren bide alternatiboa egiteko nekazaritzako ibilgailuentzat” izenekoa.
Foru lege horretan jasotako lege aginduari erantzuteko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Obra Bulegoak “A-68 autobidearekin eskuineko aldetik paralelo doan nekazaritza-bide bat egokitu eta lotuneak egitea, 87,93 k.p.tik 98,63 k.p.ra bitarte (1. fasea)” izeneko proiektua erredaktatu du.
Proiektua Tuterako Udalaren jabetzapeko bide batean egikarituko da, eta, gainera, ondasun eta azalera pribatu batzuk okupatzea ekarriko du berekin; hortaz, beharrezkoa izanen da behar diren desjabetze espedienteak tramitatzea.
Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, “A-68 autobidearekin eskuineko aldetik doan nekazaritza-bide bat egokitu eta lotuneak egitea, 87,93 k.p.tik 98,63 k.p.ra bitarte” izeneko proiektuaren interes orokorra deklaratu zen, eta jarduketa presakoa dela deklaratzeko eskatu zen, nahitaezko desjabetzea egiteko.
2018ko uztailaren 20an, Tuterako Udalak, Osoko Bilkurak 2018ko uztailaren 19an hartutako erabakiaren ondotik, Nafarroako Gobernuari eskatu zion “A-68 autobidearekin eskuineko aldetik paralelo doan nekazaritza-bide bat egokitu eta lotuneak egitea 87,93 k.p.tik 98,63 k.p.ra bitarte” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara zezala, nahitaez desjabetzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. “A-68 autobidearekin eskuineko aldetik paralelo doan nekazaritza-bide bat egokitu eta lotuneak egitea, 87,93 k.p.tik 98,63 k.p.ra bitarte” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, Tuterako Udalak nahitaez desjabetzeko.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, edo, bestela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela zuzenean, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura igortzea eta Tuterako Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1809488