1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 26an emandako 906/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi dira erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean.
Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko laguntzetarako oinarri arautzaileak onestea, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean, baita 2018ko deialdia ere.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 410256.
Eskaerak aurkezteko epea.
2018rako eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2018ko uztailaren 26an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F1809601