155. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak uztailaren 31n emandako 203/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi dira 2018ko apirilean izandako aparteko euri-erauntsi eta uholdeek toki entitateen nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko salbuespeneko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 410653.

Iruñean, 2018ko uztailaren 31n.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1809857