155. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak uztailaren 31n emandako 202/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi dira Nafarroako Foru Komunitatean 2018ko bigarren hiruhilekoan izandako aparteko uholdeek ureztatzaileen elkarteen nekazaritza azpiegituretan eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 410655.

Iruñean, 2018ko uztailaren 30ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1809858