155. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

58/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 25koa, Ana Otano Calvo andrea Tafallako notario izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez (2018ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa), lehiaketa arruntaren deialdia egin zen 2017ko urriaren 11ren ondoren hutsik gelditu ziren notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez (2018ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 22koa) ebatzi zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientearen laburpena eta ofizioa igorri dizkio Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatze aldera.

Bidezkoa da, hortaz, Tafallako notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horretarako, Ana Otano Calvo andrea Tafallako notario izendatzen duen foru dekretuaren proiektua igorri da, egokitzat joz gero Nafarroako Gobernuari onestea proposa dadin.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehena.–Ana Otano Calvo andrea Tafallako notario izendatzea.

Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1809493