2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Laburpena, larrialdi sozialeko laguntzen deialdiarena. 2018. urtea
Alkatetzaren uztailaren 20ko 498/2018 Ebazpena, oinarri arautzaileak onesten dituena prestazio ekonomikoak emateko 2018. urtean Zizur Nagusian gizarte larrialdi egoeran diren norbanakoei eta/edo familiei, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen deialdiarekin bat (Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 26an emandako 27E/2018 Foru Agindua. 2018ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 17koa).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index). DDBN (identifikazioa): 409504.
Lehenengoa.–Pertsona onuradunak:
Laguntza hauek bizikidetzako familia unitateek eta norbanakoek eskuratzen ahalko dituzte, gizartean bazterturik daudenean edo horretarako arriskua dutenean, deialdiaren 7. puntuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Bigarrena.–Xedea:
–Ekonomikoki laguntzeko tresnak sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Zizur Nagusian bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren arloan premia egiaztatuak izanik, oso zail badute oinarrizko beharrak betetzea ondoko hauetan: bizilekua, hornidurak, nutrizioa eta osasuna eta gizarteratzea. Orobat, zail badute baliabideak erabiltzea haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko eta beste egoera batzuetan ere arreta emateko, hori egin ezean, deserrotzea, gizarteko zokoratzea edo gizarte bazterketa eragin edo biziagotu baitaitezke.
–Gutxiengoetako edo kultur talde desberdinduetako pertsonak edo familiak gizarteratzen laguntzea.
–Bazterketa egoeran eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolaratzea eta gizarteratzea erraztea.
–Beregaintasunaren aldetik zailtasunak dituzten pertsonak beren etxeetan gelditzea bermatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Oinarri arautzaileak prestazio ekonomikoak emateko 2018. urtean Zizur Nagusian gizarte larrialdi egoeran diren norbanakoei eta/edo familiei, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen deialdiarekin bat (Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 26an emandako 27E/2018 Foru Agindua).
Laugarrena.–Zenbatekoa:
38.718,21 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea eta haren indarraldia bukatu arte iraunen du. Deialdia 2018ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arte egonen da indarrean, betiere aurkezten diren eskabideei erantzuteko diru aski baldin bada aurrekontuan.
Zizur Nagusian, 2018ko uztailaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1809431