154. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetza beste baten esku uztea

2018ko uztailaren 18an, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 11/2018 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Eneko Larrarte Huguet hiri honetako alkate udalburua, oporrak direla eta, hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan harturik, Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1.–Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, legeriak ezartzen dituen mugekin, honako hauen esku uztea:

–Lehen alkateorde José Ángel Andrés Gutierrezen esku, 2018ko abuztuaren 10etik 19ra bitarte (biak barne).

–Hirugarren alkateorde Marisa Marqués Rodriguezen esku, 2018ko abuztuaren 25etik irailaren 2ra bitarte (biak barne).

2.–Dekretu honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziei jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, alde batera utzi gabe ondorioak izanen dituela sinatzen denetik aurrera”.

Tuteran, 2018ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1809347