154. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAR

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Otsakarko Kontzejuak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontu-aldaketari buruzko 1/2018 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Otsakarren, 2018ko uztailaren 9an.–Alkatea, Miguel Ángel Orrio Espelosín.

Iragarkiaren kodea: L1809189