2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko
Alkateak, datako egunean eman Alkatetzaren ebazpenaren bitartez, Rafael Felones Morrás Udaleko zinegotziaren esku utzi du ezkontza zibil bat egiteko eskudantziaren erabilpena. Ezkontza 2018ko abuztuaren 11n izanen da, udal egoitzatan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Mendabian, 2018ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1809428