154. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Ekonomia eta finantza plana, aurrekontua egonkortzeko. Onespena

Goizuetako Udalak, 2018ko uztailaren 24an egindako bilkuran, Ekonomia eta finantza plana onetsi zuen, 2017ko likidazioa egin denean ez baita aurrekontuen egonkortasunari buruzko helburua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan xedatua bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat, aditzera emateko ez beste deusetarako, Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, udaleko osoko bilkuran onetsi denetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Goizuetan, 2018ko uztailaren 25ean.–Alkateaordea, Daniel Oyarzabal Larraburu.

Iragarkiaren kodea: L1809536