1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
544/2018 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren kargura eta transferentzia arrunten bidez, udalek eta kontzejuek 2018ko ekitaldian jaso beharreko zenbatekoak behin betiko finkatzen dituena.
Abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen bidez ezarri ziren toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2018. eta 2019. urteetarako.
Foru lege horren 3.1. artikuluak xedatzen du 2018ko ekitaldirako funtsaren zenbatekoa 182.792.759 eurokoa izanen dela transferentzia arruntei dagokienez.
Horren ondorioz eta indarra duen araudia aplikatuz, Kudeaketa Ekonomiko-finantziariorako Atalak funtsa banatzeko txostena egin du, eta jarraitu den prozedura eta 2018ko ekitaldian udal eta kontzeju bakoitzari behin betiko esleitzen zaiona zehaztu ditu. “Transferentzia arrunten 2018ko funts banaketa” izeneko txosten honi eranskina gehitu zaio, entitate bakoitzaren aldagaien balioak, dagokien bermea eta udal eta kontzeju bakoitzari banatu zaiona barne direla.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren 2018ko banaketa behin betiko onestea, guztira 182.792.759 eurokoa baita, eta “Transferentzia arrunten 2018ko funts banaketa” izeneko eranskinean, ebazpen honi erantsitakoan, zehaztutako toki entitateen aldera onartzea bertan jasotako bana-banako ekarpenak.
2. Banaketa honen ondoriozko gastua 2018ko ekitaldira luzatutako gastuen aurrekontuko “Transferentzia arrunten funts orokorra” izeneko 781001-07200-4600-942100 partidaren kontura izanen da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea.
4. Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean
Iruñean, 2018ko abuztuaren 2an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
ERANSKINA
2018ko transferentzia arrunten funtsaren banaketa (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1810024