1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
178/2018 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko esparruan eskaintzen diren lanpostuen zerrenda, Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako txandaren bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituzten izangaientzat. Hautaproba horien deialdia irailaren 25eko JUS/931/2017 Aginduaren bidez egin zen.
Honako hauetan xedatutakoarekin bat: irailaren 8ko JUS/875/2017 Aginduaren hamazazpigarren oinarria (agindu haren bidez ezarri ziren Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak, eta irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen) eta irailaren 25eko JUS/931/2017 Aginduaren 8.1.a oinarria (agindu haren bidez deialdia egin zen Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako txandaren bidez sartzeko hautapen prozesurako, eta urriaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen); ebatzi da:
Lehena.–Jendaurrean jartzea Nafarroako Foru Komunitateko esparruan bete gabe dauden lanpostuen zerrenda (I. eranskina), hain zuzen ere Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkienak. Deialdia irailaren 25eko JUS/931/2017 Aginduaren bidez egin zen.
Bigarrena.–Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dira destino eskaerak (Iratxeko monasterioa kalea, 22, behea, 31011-Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hogei egun balioduneko epean, gainditu dutenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lehen aipatutako hautapen prozesuaren deialdiko 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.–Eskaerak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibide hauen arabera:
Gehienez ere eskaintzen diren lanpostu guztiak jar daitezke eskabide ereduko zerrendan, adieraziz organoa, herria, probintzia eta eginkizuna.
Modu horretan zehaztutako destinoetako bakar bat ere ez badagokio, behar adina postu ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide ereduan jartzen duten lehentasun hurrenkerari jarraituko zaio.
Nafarroako Foru Komunitatearen barnean, destinoak hurrenkera honi jarraikiz esleituko dira:
1.–Justizia Auzitegi Nagusia.
2.–Probintzia Auzitegia.
3.–Fiskaltza.
4.–Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua.
5.–Dekanotzak.
6.–Instrukzioko Epaitegiak.
7.–Zigor arloko Epaitegiak.
8.–Espetxe-zaintzako Epaitegia.
9.–Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia.
10.–Lehen Auzialdiko Epaitegiak.
11.–Merkataritza arloko Epaitegia.
12.–Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak.
13.–Lan arloko Epaitegiak.
14.–Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.
15.–Adingabeen Epaitegia.
16.–Bake Epaitegiak.
Laugarrena.–Destinoen esleipena eginen da, hautapen prozesu osoan lortutako hurrenkeraren arabera.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, izangaiek ezin izanen dute beren eskaera aldatu edo baliogabetu.
Seigarrena.–Lanpostuen eskaerarik egin ezean edo eskatutako lanpostu bat ere egokitu ezean, esleitu gabe dauden lanpostuetako bat emanen zaie, eta nahitaez onartu beharko dute.
Zazpigarrena.–Destinoak nahitaez esleituko dira, Nafarroako Foru Komunitateko hautaprobetan lortutako puntuazio hurrenkeraren arabera.
Zortzigarrena.–Esleitutako destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoen balio berekoak, ondorio guztietarako. Lehiaketan ezin izanen dute parte hartu behin betiko destinoa esleitzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritakoari jarraituko zaio.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2017ko uztailaren 27an.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.
I. ERANSKINA Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa, barne igoeraren bidezko sarrera |
ORGANOA | HERRIA | PROBINTZIA | EGINKIZUNA | POSTU KOP. |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | AGOITZ | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 3 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | AGOITZ | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 3 |
DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auz. eta Instrukzioko 1. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | LIZARRA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | LIZARRA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 2 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | LIZARRA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 2 |
INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 4 |
MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 2 |
ZIGOR ARLOKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 3 |
ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 4 |
ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 2 |
ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 2 |
LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 4 |
LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA (ERREGISTRO ZIBILA) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 8 |
LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA (FAMILIA) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 2 |
DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Dekanotzari atxikia, aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 2. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 4. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lan arloko 1. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lan arloko 4. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (NAMIri atxikia, aldi baterako - Auzitegi-patologia) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
DEKANOTZA-LAGUNTZA ZERBITZUA | TAFALLA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | TAFALLA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | TAFALLA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auz. eta Instrukzioko 2. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | TUTERA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auz. eta Instrukzioko 3. Epaitegiari atxikia, aldi baterako) | TUTERA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | TUTERA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA | TUTERA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA | TUTERA | NAFARROA | IZAPIDETZE P. ETA A. | 1 |
II. ERANSKINA
Destino eskaera, Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak barne igoerako txandan gainditu dituzten izangaientzat, irailaren 25eko JUS/931/2017 Aginduaren bidezko deialdiari jarraikiz (2017ko urriaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1809931