152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean, 5/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

A.–Diru sarreren eta kreditu bereziaren bidez sortutako kreditua.

4620 22706 Tokiko Agenda 21 prestatzea: 15.000,00 euro.

Finantzabidea:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.000,00 euro.

4505000 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza Agenda 21 prestatzeko: 7.000,00 euro.

A.–Diru-sarreren bidez sortutako kreditua:

2318 4800002 Gizarte-larrialdirako laguntzak: 22.500,00 euro.

Finantzabidea:

4500201 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza gizarte-larrialdirako laguntzak emateko: 22.500,00 euro.

Orkoienen, 2018ko uztailaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1809178