152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, ordezko garraiorako laguntzen (taxi-bonua) 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 408147.

Leozko Udaleko alkateak uztailaren 3an emandako 61/2018 Ebazpenaren bidez, 2018an emateko ordezko garraiorako laguntza ekonomikoen (taxi-bonua) deialdia onetsi zen.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen D.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, 2018an Nafarroako erdialdeko herrietarako garraioa izan dezaten, Tafallarakoa batez ere. Horrez gain, “Joan eta etorri” zerbitzuaren osagarri izanen da Tafallako festetan, hara joan ahal izateko aipatu zerbitzua ez duten udalerriko herrietatik.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2018ko abenduaren 31ra bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1809140