152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

9/2018 eta 19/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 9/2018 eta 19/2018 aurrekontu-aldaketen espedienteak, kreditu gehigarriak baitira, 2018ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2018ko uztailaren 26an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1809640