151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Alkatetzaren eskuordetzea

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpen hau eman zuen, 2018ko uztailaren 5ean. Hona testu osoa:

Arrazoi pertsonalak direla eta alkatea udalerritik kanpo egonen da 2018ko uztailaren 9tik 13ra, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.

Kontuan harturik Alkatetzak 2015eko ekainaren 19an eman zuen 133/2015 Ebazpena, Arguedasko Udaleko alkateordeak izendatzen dituena.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritako aginduak.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 s) artikuluak alkatetzari ematen dizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Bigarren alkateorde M. Asunción Navarro Aguirre alkatearen ordezko izendatzea 2018ko uztailaren 9tik 13ra bitarteko eperako, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpo egonen bainaiz.

Bigarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen, alkate honen ordez ari den epean, Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako eskuordetzak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, nahiz eta ondorioak izan aipaturiko epealdian.

Laugarrena.–Ebazpen hau M. Asunción Navarro Aguirreri jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arguedasen, 2018ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1808951