2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 8an, 1/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, 1/2018 aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatu beharrekoa araudia: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.
1. Kreditu-gehigarria.
Partida: 4590 6060001 Banda zabaleko azpiegitura. Zenbatekoa: 9.006,52 euro.
2. Finantzabidea.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 9.006,52 euro.
Añorben, 2018ko uztailaren 13an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1809149