151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Oinarri arauemaileen akats zuzenketa eta gaitegiaren gaineko azalpena, Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko administrari-ofizial lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdian

Aditzera ematen dut Alkatetzak, 2018ko uztailaren 18an, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman duela:

“2018ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, ekainaren 26an, Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko administrari-ofizial lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia. Haren oinarri arauemaileen II. eranskinean akatsa atzemanda, bidezkoa da hura zuzentzea.

II. eranskinean:

Honako hau dioen tokian:

“7.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: udalerria, Nafarroako toki entitate gisa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua. Kontratazioa. IX. titulua: Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa)”.

Honako hau behar du:

“7.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: udalerria, Nafarroako toki entitate gisa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. VI. titulua: kontratazioa. IX. titulua: Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola: bereziki Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa)”.

Azalpen oharra II. eranskineko 12. gaiari buruz, “Nafarroako 6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu publikoei buruzkoa”:

Deialdiaren oinarrietan jasotzen den bezala, gai guztiak 2018ko maiatzaren 22an indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira, egun horretan onetsi baitziren deialdiaren oinarriak; hortaz, argibide gisa eta 12. gaiari dagokionez (Nafarroako 6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu publikoei buruzkoa. I. liburua, “Administrazio publikoen kontratuak”, II. titulua, Adjudikazioaren aurreko jarduketak eta III. titulua, Adjudikazioa), adierazitako data horri dagokion araudi indarduna Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea denez, xehatu eta zehazten da zein izanen den hasiera batean adierazitako gaitegiarekin bat datorren lege berriaren zatia. Hona hemen:

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea: I. titulua “Xedapen orokorrak”, V. kapitulua “Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak”, II. atala “Kontratazioaren plegu arautzaileak”, III. atala “Adjudikazio-prozedurak”, IV. atala “Kontratazioaren kudeaketa hobetzeko sistemak”, V. atala “Lizitazioen publizitatea”, VI. atala “Lizitazio elektronikoa” eta VII. atala “Adjudikazioa”, eta II. titulua Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak”, I. kapitulua “Kontratazio organoak” eta II. kapitulua “Kontratua prestatzeko administrazio jarduketak”.

EBATZI DUT:

Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea zuzenketa eta azalpen oharra, argitara daitezen”.

Horren berri ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2018ko uztailaren 23an.–Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L1809465