3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-27
Roberto Pérez de Ciriza Gainza, José Jesús Pérez de Ciriza Gainza, Francisco Javier Pérez de Ciriza Gainza jaunek eskaera egin dute Ur Erregistroaren A ataleko 8. liburuko 159. orrian inskribatutako ur aprobetxamendu honen ezaugarriak aldatzeko:
Eskatzailea: Roberto Pérez de Ciriza Gainza, José Jesús Pérez de Ciriza Gainza, Francisco Javier Pérez de Ciriza Gainza.
Xedea: ezaugarriak aldatzea.
Ur-ibilgua: Ega ibaia.
Udalerria: Allo (Nafarroa).
Aldaketaren xedea da ureztatzen den azalera 0,076 hektarea handitzea, aprobetxamenduak 3,51 hektarea izan ditzan, Alloko udal-mugarteko (Nafarroa) 5. poligonoko 1141. eta 1210. katastro lurzatietan. Konfederazio honek 1995eko irailaren 14ko ebazpenaren bidez onartutako aprobetxamendu horren gainerako funtsezko ezaugarriak ez dira ezertan aldatu.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko uztailaren 3an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1808733