3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-152
M.ª Jesús Margarita Izura Ataun, M.ª Sagrario Izura Ataun, Monserrat Izura Ataun, Miguel Angel Izura Ataun eta Mercedes Izura Ataun jaun-andreek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Ibilgua: Ubagua ibaia.
Hargunearen udalerria: Gesalatz (Nafarroa).
Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (586.869, 4.733.823) 30. zona.
Erabilera: ureztaketa.
Erabileraren tokia: Deierriko udal-mugartea, 3. poligonoko 23. lurzatia (Nafarroa).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,0019.
Gehieneko bolumena urtean: 25 m³.
Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Ubagua ibaitik, eskuinaldetik, 1 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez eta 1,8 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak m³ bateko plastikozko biltegi bateraino bultzatuko du ura. Biltegia ureztatu beharreko lursaileraino eramanen da. Aprobetxamenduaren barne erregulaziorako, m³ banako bi biltegi paratuko dira, eta bertatik ureztatuko da, tantaka, 1,7606 hektareako lursail bat, intxaurrondoak dituena. Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko uztailaren 3an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1808732