151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-129

Urraulbeitiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Urraulbeitiko Udala.

Xedea: Tabarko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: El Soto erreka-zuloa (Irati ibaia), Los Llanos erreka-zuloa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urraulbeiti (Nafarroa).

Herriko isurketek 2.400 m³-ko eta 2.100 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean, eta iragazki biologikodun hobi septiko banatan tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 28an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808731