3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-140
Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.
Xedea: hondakin uren ponpatze eta bultzatze sistema berriko saneamendu lanak baimentzea Arazurin.
Lanen xedea da ponpatze estazio berri bat eraikitzea, Ororbiako, Zuastiko, Orkoiengo eta Arazuri hegoaldeko urak Arazuriko araztegira bultzatzeko, honako hauen arabera: SM287015A Hondakin uren ponpatze eta bultzatze sistema berria Arazurin izeneko proiektua, Servicios de la Comarca de Pamplona SAk 2018ko urtarrilean egina, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko UJPren kontrol txostenean, 2018ko apirilaren 9koan, jasotako oharrak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko maiatzaren 28an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1808730