3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-S-721
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
Xedea: Etxauriko animalien babeserako zentroko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ur-ibilgua: Arga ibaia.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Etxauri (Nafarroa).
Isurketaren bolumena, gehienez ere, 800 m³-koa da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: arbastatzea, lehen mailako dekantazioa, ohe mugikorreko erreaktore biologikoa eta dekantazio-tanga.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko maiatzaren 31n.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.
Iragarkiaren kodea: E1808729