151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-S-416

Aiesako Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aiesako Kontzejua.

Xedea: Aiesako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Udareagako erreka-zuloa (Aragoi ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Ezporogi (Nafarroa).

Gaur egun hustutzen den isurketaren gehieneko bolumena urtean 3.600 m³-tik beherakoa dela deklaratzen da; arazketa sistema lehen mailako tratamendua da, 33 m³-ko Imhoff biltegi baten bidezkoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko maiatzaren 31n.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808669