151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-226

Ana Isabel Oyarzabal Uriarte eta Francisco Javier Villanueva Arana jaun-andreek ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Francisco Javier Villanueva Arana, Ana Isabel Oyarzabal Uriarte.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Imotz (Nafarroa).

Isurketak 171 m³-ko bolumena du urtean; 10 bizilagunen bolumen baliokiderako diseinatuta dagoen hobi septiko batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko ekainaren 4an.–Ur komisarioa, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E1808663