151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako arduradun izateko bi lanpostu, Iruñeko Udalaren zerbitzurako, lekualdatze-lehiaketa berezi murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, epaimahaia eta azterketaren data

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2018ko uztailaren 25ean:

Bat etorrita Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako arduradun izateko bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa berezi murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren arau komunen laugarren oinarriarekin, zeina Giza Baliabideetako Zuzendaritzak ekainaren 13ko ebazpenaren bidez onetsi baitzuen, eta zeinen aipamena 2018ko 212. NAOn, ekainaren 25ekoan, argitaratu baitzen,

Honako hau ebatzi dut:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea:

Onartuak:

AGUAS ORTA GILBERTO

AIESA ITURBIDE JOSE

BIZKAI CAPAPAY ERIKA

BORDA OIZ EDUARDO

CALVERA ANDREU FERNANDO

ETXARRI IRIGOIEN ANTONIO

EZCURRA ILARREGUI JESUS MARIA

FLAMARIQUE SOLA JUAN MANUEL

HUESO BEROIZ ISAAC

LANDA PORTILLA IZASKUN

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaia honako hauek osatuko dutela xedatzea:

Epaimahaiburua: Mikel Baztán Carrera, Iruñeko Udaleko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako zuzendari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Cristina Arregui Gonzalo, Iruñeko Udaleko Proiektuetako, Obretako eta Hiri Kontserbazioko - Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Raquel Serralvo Gómez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Sergio Urdiciain Beortegui, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.

3. NAOn argitaratzeko agindua ematea.

4. Jakitera ematea hautapen-prozesuko lehen proba irailaren 12an izanen dela, 15:30ean, Taconerako biltegian (Basotxo kalea z.g.).

Ohar garrantzitsua: ikasgelan sartzeko ezinbestez aurkeztu behar da NANa, AIZ edo pasaportea, izangai bakoitzaren nortasuna egiaztatze aldera. Halaber, probara boligrafo urdin edo beltz bat eraman beharra dago.

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L1809556