151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupatu aurreko agiriak egiteko deia

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak (jardunekoa), 2018ko uztailaren 30ean, 331/2018 zenbakiko ebazpena eman zuen:

2017ko irailaren 26an, SCPSAko Administrazio Kontseiluak “AM273220a Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea” lanaren proiektua onetsi zuen, Administrazioak jakiteko proiektu osoaren aurrekontua 1.336.740,52 eurokoa zela (%21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2018ko maiatzaren 29an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “AM273220a Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea” lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko txostena abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Horrez gain, onura publikoa eta aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupatzeko premia aitortu eta adierazi zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.

Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2018ko ekainaren 6an, Diario de noticias egunkarian, egun horretan bertan, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) iragarki oholetan.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2018ko uztailaren 4an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “AM273220a Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea” lanaren proiektua behin betiko onartu zen, eta bai proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatzeko premia aitortu eta adieraztea. Akordio hori 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2018ko uztailaren 17an, eta 2018ko uztailaren 6ko Diario de Navarra egunkarian.

Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluan xedatuta dagoena aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen “AM273220a Zuluetako ponpatzea eta bulkatzea” proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei eta Noaingo Udaleko alkateari (Elortzibar), edo horretarako eskumena ematen dion zinegotziari, deia egitea, 2018ko abuztuaren 23an, 12:00etan, Noaingo udaletxean (Elortzibar) ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egitera eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak egitera.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.

2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakaria edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea eta Alfonso Amorena Udabe jauna, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Noaingo udaletxeko (Elortzibar) eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki oholetan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako.

Iruñean, 2018ko uztailaren 30ean.–Lehendakaria (jardunekoa), José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1809750