2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Finkak normalizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Sunbillako Udalak, 2018ko uztailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
Ikusirik Sunbillako katastroko 1. poligonoko 163. lurzatian finkak normalizatzeko proiektua, Udalak berak sustatua, María Urmeneta Fernández udaleko teknikariak prestatutako agiriaren arabera. Kontuan harturik aipatu finkak egokitu nahi direla 1995eko irailaren 19tik indarrean dagoen Sunbillako Udal Planaren eskakizunetara, 01-0938 gora jotzeko errekurtsoa ebazteko Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 2001eko 4.127 Ebazpenera, 1. poligonoko 457., 721. eta 743. lurzatietan egindako Udal Planaren aldaketara (2003ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 7an, eta horren birzatiketa, Ukulu Urbanizazioa izenekoa, 2004ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 5ean) eta errealitate fisikora. Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 154. eta 76. artikuluetan xedatua. Ikusirik horretarako jarraitutako tramitazioa, hasiera batean onetsi baitzen aipatutako normalizatzeko proiektua Alkatetzaren 2014ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez, eta dagokion iragarkia 2018ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an, argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egon da hilabetez, bai eta Udaleko iragarki-taulan ere, eta gisa hartara interesdunei entzunaldia emanik, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.
Sunbillako Udalak, osoko bilkuran bildurik, aho batez erabaki du:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea katastroaren 1. poligonoko 163. lurzatiko finkak normalizatzeko proiektua, Udalak berak sustatua, María Urmeneta Fernández udaleko teknikariak prestatutako agiriaren arabera. Horren xedea da aipatu finkak egokitzea 1995eko irailaren 19tik indarrean dagoen Sunbillako Udal Planaren eskakizunetara, 01-0938 gora jotzeko errekurtsoa ebazteko Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 2001eko 4.127 Ebazpenera, 1. poligonoko 457., 721. eta 743. lurzatietan egindako Udal Planaren aldaketara (2003ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 7an, eta horren birzatiketa, Ukulu Urbanizazioa izenekoa, 2004ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 5ean) eta errealitate fisikora.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetza Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.
Sunbillan, 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L1809107