151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Zangozako Udalak, 2018ko uztailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Zangozako udal-mugarteko balorazio txostenaren proiektua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2018ko uztailaren 26an.–Jarduneko alkatea, Santiago Guallar Tiebas.

Iragarkiaren kodea: L1809514