2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
7-11/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2018ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 7/2018, 8/2018, 9/2018, 10/2018 eta 11/2018 aldaketak Ribaforadako Udalaren aurrekontuan, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren barnean.
Hasierako onespena uztailaren 11ko 133/2018 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu dira aurrekontu-aldaketa horiek. Hona hemen haien laburpena, kapituluka:
7/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
–El Encuentro kultura elkarteko - erretiratuen klubeko irisgarritasuna:
GASTUA:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 179.507,32 euro.
Finantzabidea:
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 99.770,48 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 79.736,84 euro.
8/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
–Gimnasioa handitzea:
GASTUA:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 126.153,34 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 126.153,34 euro.
9/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia
–Bardeako parkeko begiratokia:
GASTUA:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 152.630,83 euro.
Finantzabidea:
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 47.651,71 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 104.979,12 euro.
10/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia
–Ondare immaterialaren monografikoa:
GASTUA:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 17.649,06 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 17.649,06 euro.
11/2018 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia
–Uholdeen aurkako larrialdi-plana:
GASTUA:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.132,95 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 7.132,95 euro.
Ribaforadan, 2018ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1809113