2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda, “Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialari” dagokionez. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2018ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 03-JUL-18 (16_1/MO).
“Espedientearen (PLE 21-DIC-2017 8-MO) hasierako onespenaren jendaurreko epea bukaturik hari buruzko alegaziorik jaso gabe, eta espedientera bildutako agiriekin bat etorriz,
ERABAKI DA:
1. Onestea Buztintxuriko Trenbideko kaleko 2. zenbakian, UE-C unitatea gauzatzean, ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda, haiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Hona hemen zerrenda:
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, “Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialean”
KATASTROKO DATUAK (Poligonoa / lurzatia / unitatea) | JABEAK | AZALERA, GUZTIRA (katastroaren arabera) | DESJABETU BEHARREKO AZALERA |
7 / 960 // 1, 2 eta 3 | Heliodoro Gainza Asiain eta Urbana Maquirriain | 225,50 | 225,50 |
7 / 960 / 9 | Victorino Yoldi Saenz | 73,16 | 73,16 |
7 / 960 / 10 | Valencia Hipotecario 4 (Finantza-aktiboak titulu bihurtzeko funtsa) | 77,16 | 77,16 |
7 / 960 / 13 | Banco Español de Crédito | 77,6 | 77,6 |
2. Ondasun eta eskubideen aurreko zerrendan dauden higiezinak okupatzeko beharra deklaratzea.
3. Ahalmena ematea José Martín Abaurrea San Juan Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuari eta Vicente Taberna Irazoqui funtzionarioari sina ditzaten okupatu aurreko aktak, bi alderdiek adostuak, ordainketakoak eta okupaziokoak eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki oholean ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.”
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2018ko uztailaren 17an.–Jarduneko alkatea, Patricia Perales Hurtado.
Iragarkiaren kodea: L1809442