151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua eta proiektuaren ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren tramitazioa (Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea) betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Espedientea: 1/2018. Sustatzailea: David Ardanaz Cabero. Jarduera: 2.496 bururendako zerri gizendegia (ezartzea). Tokia: 13. poligonoa, 23. eta 24. lurzatiak, “Salobral” alderdia, Arradako Kontzejuan.

Arradan (Murillo el Cuende), 2018ko uztailaren 31n.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1809833