2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Egoitza elektronikoa sortzea
Larragako alkateak, 2018ko uztailaren 24an, Alkatetzaren 49/2018 Ebazpena eman du; hona hemen horren edukia:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBATZI DUT:
1. Larragako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://larraga.sedeelectronica.es helbide elektronikoan. Larragako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
2. Ohartaraztea aurreko puntuan aipatzen den egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
3. Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Larragako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.
5. Larragako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Larragan, 2018ko uztailaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1809450