2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.
Sustatzaileak: Isabel Chueca Tristán eta Darío Chueca Domínguez. Jarduera: zerri gizendegia. Tokia: Espartal mugartea, 6. poligonoko 13. lurzatia. Udalerria: Buñuel (Nafarroa).
Buñuelen, 2018ko uztailaren 16an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1809148