151. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetza beste baten esku uztea

Datako egunean, Aiegiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela 2018ko abuztuaren 6tik 20ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez, eskumenen gaineko eskuordetzeei buruzko abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik ezen, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan xedatuari jarraikiz, bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak.

EBATZI DUT:

1.–Udalbatzako zinegotzi Raul Echarri Jiménezen esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2018ko abuztuaren 6tik 12ra, biak barne.

2.–Udalbatzako zinegotzi Leonardo Camaces Murilloren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2018ko abuztuaren 13tik 20ra, biak barne.

3.–Erabaki hau aipatu zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2018ko uztailaren 25ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1809481