150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

265E/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita Nicolás Ignacio Martínez Velillaren izendapena, bitarte baterako izendatu baitzen, merezimendu-lehiaketa eginda, Nafarroako Ospitaleguneko Geriatriako Laguntza Zerbitzuko buru.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 5eko 509E/2017 Foru Aginduaren bidez, bitarte baterako izendatu zen Nicolás Ignacio Martínez Velilla, merezimendu-lehiaketa eginda, Nafarroako Ospitaleguneko Geriatriako Laguntza Zerbitzuko buru, urtebeterako, hiru urtera arte luzatzeko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Nicolás Ignacio Martínez Velilla 2017ko uztailaren 17an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak eskatu du Nicolás Ignacio Martínez Velillaren izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Geriatriako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Nicolás Ignacio Martínez Velillaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Geriatriako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINDU DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Nicolás Ignacio Martínez Velillaren izendapena luzatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Geriatriako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, hain zuzen urtebeterako, 2018ko uztailaren 17tik aurrera.

2.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 6an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1809211