150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa ordenantza fiskal batean

Omisioko akatsa atzeman da ordenantza fiskaletan egindako aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian (2018ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa, euskarazko bertsioa), honako ordenantza honetan, hain zuzen ere: “Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko 2018ko ekitaldirako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza”. Hortaz, ondotik ematen da behar den zuzenketa, “Tarifak” apartatuan honako paragrafo hau erantsita:

“Beira zuntza edo horrelatsukoak. Tonaren prezioa da 39,23 euro gehi BEZa”.

Iruñean, 2018ko uztailaren 31n.–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atala.

Iragarkiaren kodea: L1809653