150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Kudeaketako hirigintza hitzarmena, UE-11 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Esako UE-11 exekuzio unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena, Esako Udalaren eta Mercado y Desarrollo de Terrenos SL enpresaren artekoa. Hitzarmen horren arabera, aipatu sozietateak 7.802,98 euro (hirigintza-aprobetxamenduaren %10) ordaindu behar dizkio Udalari Esako UE-11 unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onetsi baino lehen, horretarako baldintza izanik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Esan, 2018ko ekainaren 27an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1808848