150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa (San Francisco ikastetxe publikoa).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-18 (16–2/MO).

“Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa (San Francisco ikastetxe publikoa) egiteko agiria (JOB 22-MAY-18 [18/CV]) hasiera batean onetsi ondoren, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa (San Francisco ikastetxe publikoa), Iruñeko Udalak sustatua, jolastokia hein batean okupatzeko eta lerrokadura ofizialak eta barrukoak gehieneko gisa ezartzeko. Horretarako aldatzen dira eraikinaren hirigintza fitxa eta Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren (BEBPB) 15. planoa.

2. Erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan”.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko uztailaren 18an.–Jarduneko alkatea, Patricia Perales Hurtado.

ERANSKINA

Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia-San Francisco ikastetxe publikoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809452