150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 37. lurzatian. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2018ko uztailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

“2018ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an, dagokion iragarkia argitaratu zenetik 20 egun balioduneko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, erregelamenduzko quoruma izanik, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa 5. poligonoko 37. lurzatian (Antso Jakitunaren kalea 6), María Suberviola Ursuak eta Antonio Suberviola Ursuak sustatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.”

Los Arcosen, 2018ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809632