150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2-6/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2018ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu-aldaketa hauen espedienteak:

2/2018 aurrekontu-aldaketa. La Villako altzariak erostea.

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Herriko argiteria berritzea.

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Karrika Nagusia kalearen zola berritzea.

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Zelagaraieta bidearen moldaketa.

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Bakailao fabrika botatzeko lanak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Igantzin, 2018ko uztailaren 16an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1809603