150. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia (A291 eta A292 jarduketa asistematikoak, 3. poligonoko 291. eta 292. lurzatietan). Behin betiko onespena

Udalak, 2018ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Onestea Berako Udal Plan Orokorra aldatzeko Hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, A291 eta A292 jarduketa asistematikoena (3. poligonoko 291. eta 292. lurzatiak; San Esteban karrika 2), Promociones Tablajerobaita SLk sustatua.

2. Orain onetsitako testu bategina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

4. Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia zerbitzura igortzea erabakia eta onetsitako testu bateginaren ale bat.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Beran, 2018ko uztailaren 27an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1809595